Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Ohiko asmakizunak

Azterlan estatistikoen bidez, balio oso handiko patente nahiko gutxi dagoela frogatu da, eta balioaren diferentziala herrialde batetik bestera aldatzen dela.

2005ean egindako ikerlan batean, PatVal-UEy erakundeak patenteen balio ekonomikoa kalkulatu zuen. Horretarako, 9.000 patente baino gehiagori buruzko datuak bildu zituen, adibidez: balioa eta asmakizunaren testuingurua deskribatzen zuten ezaugarri ugari. Azterlanaren arabera, lagineko patenteen % 7,2k bakarrik zeukaten 10 milioitik gorako balioa (bakoitzak); % 68k, berriz, milioi bat euro baino gutxiagokoa zeukaten.

Enpresa helburuetarako patenteen tasazio metodoak bi taldetan bereiz daitezke: kuantitaboak eta kualitatiboak. Patenteen edo patente-zorroen balorazio-metodo kuantitatiboen bidez, patentearen moneta-balioa kalkulatu ohi da. Oinarrizko hiru kategoriatan banatzen dira:

1. Kostuaren metodoa: Kostuaren teorian, antzeko asmakizun bat enpresa barruan edo kanpoan egin eta patentatzearen kostuak hartzen dira kontuan. Kontabilitateko liburuak kudeatzeko erabili ohi den metodoa da.

2. Merkatuaren metodoa: Merkatua oinarrian duten metodoek berriki egindako antzeko eragiketetan ordaindu diren prezioen arteko aldeak hartzen dituzte kontuan patenteen balorazioa egiteko. Metodo horiek erabiltzeko, merkatu aktibo bat, elkarren mende dauden bi alderen arteko jabetza industrialaren truke konparagarria eta eragiketaren prezioari buruzko behar adina informazio behar dira.

3. Diru-sarreren metodoa: Diru-sarreretan oinarrituriko metodoek patentearen balizko diru-sarrerak neurtzen dituzte; alegia, patentearen egungo balioa zehazten da etorkizuneko diru-sarreren estimazioak (interesak kenduta) kontuan izanda.

Hiru metodoek alde onak eta txarrak dituztenez, kasuan-kasuan erabaki behar da zein den egokiena. Hortaz, beti da komenigarria aholkularitza legala eta profesionala eskura izatea. Hona hemen hiru metodoen alde on eta txarrei buruzko ikuspegi orokorra:

 

Abantailak

Eragozpenak

Kostuaren metodoa

patentea sozietatearen liburuetan ageri denez, errekonozimendu handiagoa izango du.

- Patentearen balioaren adierazle erabilgarria da etorkizuneko etekinak bistakoak ez diren patenteen kasuan.

- Patenteak garatzeko kostuen eta etorkizuneko diru-sarreren arteko korrelazio zuzenik ez dago.

- Patenteek etorkizunean eragingo dituzten diru-sarrerak ez dira kontuan hartzen.

- Kostuen metodoak gehiegizko gastua eragin dezake.

Merkatuaren metodoa

- Tasazio metodo nahiko erraza da.

- Beste metodo batzuen baliozkotasuna egiaztatzeko lagungarria da.

- Jabetza industrialeko merkatu formaletan baino ezin da erabili.

- Prezioei buruzko informazio esanguratsua, oro har, ez da publikoa izaten.

- Jabetza industrialaren berezitasunek edozein alderaketa zailtzen dute.

Diru-sarreren metodoa

- Erraz samarra da.

- Baliteke behar diren datuak sozietatearen urteko kontuetan eta merkatuari buruzko informazioan egotea; eskudiru-fluxua hauteman edo aurreikusi ahal izateko aukera dago.

- Ziurtasunik gabeko metodoa izan daiteke eta hipotesi subjektiboen mendekoa.

- Ziurtasunik gabeko eta urruneko esku-diru fluxuak kalkulatu behar dira, baita deskontua ere.

Tasazioa egiteko ikuspegia hartzailearen arabera aldatu behar da (adibidez; balizko inbertsoreak, barne kudeatzaileak, eta abar).

Sozietate gehienek diru-sarreren metodoa lehenesten dute.

Tasazio kuantitaboak patentearen gutxi gorabeherako moneta-balio estimatua besterik ez du ematen eta, askotan, metodo hori ez da nahikoa izaten enpresa-estrategiari buruzko gomendioak emateko. Tasazio kualitatiboa koska bat haratago doa, patentearen indarguneak eta ahuleziak hautematen dituelako, eta patenteari loturiko hainbat faktoreren sailkapena eta puntuazioa kontuan izanda balio-gida bat eratzen duelako.

 

Esaterako: Balorazio kuantitabo baten emaitza ondokoa izan daiteke: «Patenteak 50.000 € balio du». Balorazio kualitatibo baten emaitza, berriz, ondokoa izan daiteke: «Patenteak garrantzi estrategikoa daukan teknologia bat babesten du merkatu erakargarri batean; balio eraginkorra eman dakioke, baina oraindik inbertsio handia egin behar da.»

Tasazio kualitatiboko metodoak ez dira hain sarri erabiltzen patenteen barne kudeaketan. Baina zorro barneko patenteak alderatzeko, kategorizatzeko eta sailkatzeko edo lehiakideen patenteekin alderatzeko lagungarrienak dira. Patentearen arriskuak eta aukerak aztertzeko ere erabil daitezke.

OEPM Bulegoak ez du patenteen tasaziorik neurrira egiten. Hala ere, OEPM Bulegoak erabiltzaileak aholkatu ditzake eta beren patenteen edo patente-zorroen tasazioak egiteko tresna egokienen inguruan orientazioa eskaini.

Adi egon hainbat erakundek antolatzen dituzten patenteen kudeaketa eta balioespenaren inguruko jardunaldi, ikastaro eta mintegiak noiz antolatzen diren. Aldizka iragartzen dira OEPM Bulegoaren web-orrian (www.oepm.es).

Patenteen Europako Bulegoak (OEP) mintegi birtualak antolatzen ditu, patenteen tasazioari eta patente-zorroen kudeaketari buruzkoak. Mintegi horien datak OEP Bulegoaren ekitaldien egutegian kontsulta daitezke.