Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Convocatoria 2023

Hainbat kanpo zein barne faktorek eragin dezakete patente baten balioa zehaztu beharra:

Barne faktoreak:

- patente-zorroaren kostuak optimizatzea
- patente-estrategia negozio-estrategia nagusiarekin bat etorraraztea
- asmatzaileei ordaintzea

Kanpo faktoreak:

- finantzaketa
- lizentziak
- bat-egiteak eta erosketak,
- kontabilitatea (38. Nazioarteko Kontabilitate Araua)
- nahitaezko tasazioa (lehiaketak, kalteak)

Tasazio bat egiteko beharrezkoak diren ezagutzak, neurri handi batean, patentearen helburuaren araberakoak dira. Tasazio osoa egin ahal izateko ezinbestekoa da eremu askotan esperientzia izatea (marketina, finantzak, I+G eta estrategia barne). Hori dela eta, diziplina anitzeko talde bat erabiltzea ideia ona da. Emaitza adierazgarri bat ziurtatzeko, beharrezkoa da taldean patentearen arlo teknikoan nahiz patenteen tasazioan adituak diren pertsonak egotea.

Tasazioa egiteko erabilitako metodoak gardenak izan behar dira, emaitzak egiaztatu ahal izateko. Bitartekarien laguntza ere (esate baterako, PATLIB zentroak edo patenteen bulego nazionalak), lagungarria izan daiteke tasazioan. Bitartekari horiek tasazioaren emaitzak interpretatzeko moduaren gaineko aholkuak nahiz emaitza horietatik etekina ateratzeari lotutakoak eman ditzakete.

Patentearen balioa, funtsean, eskatzaileari berari eta teknologia transferitzen duten erakundeei, bankuei zein arrisku-kapitaleko sozietateei interesatzen zaie.

Horri buruzko ikerlanetan, patente baten balioa zehazteko erabil daitekeen adierazle multzo bat identifikatu da.

Ondorengo aipamen kopurua askotan erabiltzen da patente baten balioaren adierazle sendo gisa. Ondorengo aipamenak baloratze prozesuan dagoen patenteari ondorengo agirietan egiten zaizkion aipamenak dira. Aipamenen analisiaren emaitza patentearen aipamen sarea deituriko lotura sare bat da, eta tasazioa egiteko erabili ohi da. Patente bati buruz egiten den aipamen kopuruak bere garrantzi zientifikoa adierazten du eta, ondorioz, balioa.

Patentearen balioaren beste adierazle batzuk:

- egiletza-adierazpen kopurua eta horien kalitatea
- patente familiaren neurria
- patentearen iraupena
- patente-eskaeren aurreko aurkakotzen emaitza

Faktore edo «balio-adierazle» horiek patentean eragin positiboa edo negatiboa izan dezakete. Etxe baten balioan kokapenak, logela kopuruak, ikastetxeren bat gertu izateak eta abarrek eragiten duten bezala.