Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Oinarrizko kontzeptuak

 

Jabetza industrialari esker sorkuntza ez-material batzuen gain eskubide esklusiboak lortzen dira eta horiek jabetza-eskubideak bailiran babesten dira. Bere titularrari eskubide esklusiboa bermatuko dio bere sorkuntzaren ustiapena galarazteko, zabalkundearen truke.

 

Diseinu industriala jabetza industrialaren modalitate bat da, eta produktuen edo horien zati baten apaindurekin edo kanpoko itxurarekin zerikusia duten sorkuntzak babesten ditu. Eskaera egin ondoren, alderdi formalak eta sakoneko batzuk aztertuko dira. Argitaratu ondoren, bi hilabeteko epea irekiko da hirugarrenek aurka egiteko. Kasu horretan, OEPMk erabakiko du emandako diseinuari eustea edo ez.

 

5 urteko iraupena du, eskaera aurkezten den egunetik hasita, eta ondoz ondoko 5 urteko aldietarako berritu daiteke, gehienez ere 25 urte arte.

 

Diseinu industriala lurralde mailakoa da, eta estatuko, erkidegoko edo nazioarteko bidea jarrai dezakezu, babesa lortu nahi duzun lurraldeen arabera.

 

Aurrera egin baino lehen, lehenik eta behin, babestu nahi duzun sorkuntza hori diseinu industrialaren modalitateari dagokiola egiaztatzea gomendatzen dizugu. Halaber, eskatzeko legitimatuta zauden ziurtatu behar duzu, eta bete beharreko beste baldintza batzuk betetzen dituzun, hala nola diseinua berria izatea eta izaera berezia izatea, etab.