Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Oinarrizko kontzeptuak

 

Indarrean dagoen araudiak jabetza industrialeko zenbait titulu aurreikusten ditu asmakizun bat babesteko, eta titularrari eskubide esklusiboa bermatzen diote asmakizuna hirugarrenek ustiatzen saihesteko, asmakizuna zabaltzearen truke.

 

Asmakizun motaren eta babesaren iraupenaren arabera, hauek eska ditzake:

 

  • Patentea: 20 urteko iraupena du eta aparatu, produktu eta prozeduretan oinarritutako asmakizunak babesten ditu
  • Erabilgarritasun-eredua: 10 urte irauten du eta aparatu eta produktuetan oinarritutako asmakizunak babesten ditu
  • Babes-ziurtagiri osagarria: patente baten babesa produktu farmazeutiko edo fitosanitario baten gainean gehienez ere 5 urteraluzatzen du
  • Produktu erdieroale baten topografia: 10 urteko iraupena du eta zirkuitu integratu elektroniko bat babesten du