Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Ohiko asmakizunak

Asmakizuna hainbat herrialdetako ikerketa taldeen arteko lankidetzaren ondorio denean, titulartasuna parte hartu duten erakundeen artean banatuko da, eskatzaileen artean adostutako proportzioan.

Patente eskaera batean edo dagoeneko indarrean den patente batean beste asmatzaile baten izena gehitzeko, beharrezkoa da eskatzaileak edo titularrak eskaera bat egitea. Horretarako, ahal dela, "Zuzenketa eskaera" izeneko 3406X formularioa beteko du. Horrez gain, dagokion tasa ordaindu behar da. Eskaera horrekin batera, asmatzaile guztiek (berriek nahiz zaharrek) eta titularrek sinatutako idatzi bat aurkeztu beharko da derrigorrez. Idatzi horretan gehikuntza horren baimena adierazi beharko dute.

Ez, asmakizun bat patentatu ahal izateko eskatzen den berritasun baldintza ez delako beteko.

Patenteei buruzko legearen arabera, teknikaren egoeran jasotzen ez den asmakizun oro berria da. Teknikaren egoera osatzen du patentearen eskaera egin aurretik ordura arte Espainian edo atzerrian jakitera eman den guztiak, idatzizko edo ahozko deskripzio bidez, erabilera bidez edo bestelako edozein bidetik.

Patenteei buruzko Legearen arabera, derrigorrezkoa da Espainian egindako asmakizunak lehenik eta behin gure herrialdean aurkeztea.

Izan ere, eskaera bat egiten denetik bi hilabeteko epean, sekretupean gordetzen da eskaera hori; epe horretan, Espainiaren interesen aurkakorik sumatzen bada, eskaera hori baztertu egin daiteke.