Ministerio de Industria, Turismo y Comercio LogoMinisterior
 

Ohiko asmakizunak

Sistema bat edo bestea aukeratzean dagoen desberdintasuna patenteek duten segurtasunean datza: baimenik ez duen edozein pertsonak asmakizuna erabiltzen badu auzitara eraman daiteke, pertsona horrek patentearen berri izan ala ez. Aldiz, industria sekretuak babes ahulagoa eskaintzen du eta soilik sekretu hori errespetatu behar duen edozein pertsonari (langileak bereziki) eta berau zabaldu edo norberaren edo beste baten onuran erabili duenari diru-konpentsaziorako eskubidea eskatzera mugatzen da. Bestela esanda, industria sekretuak espioitzaren aurrean du babes bakarra.

Patenteei dagokienez, hogei urte aurkezpena egin zenetik, eta erabilera modeloei dagokienez, aldiz, hamar urte. Farmazia-produktu eta produktu fitosanitarioen patenteen kasuan soilik eska daiteke Babeserako Ziurtagiri Osagarria (CCP) deritzona. Horren bitartez, gehienez bost urteko epean luzatzen da emandako babesa, behin patentea eman zeneko epea iraungi denean.

Nagusiki bi dira: urteroko zenbatekoak ordaintzea eta asmakizuna ustiatzea.

Behin patentea onartuta, titularrak, Tasa eta Prezio publikoei buruzko indarreko zerrendaren arabera, eskubideak mantentzeko aurreikusitako urteroko zenbatekoak ordaindu beharko ditu (Zerrenda hori eskuragarri dago Erabilerak/Tasa eta prezio publikoak atalean, OEPM Bulegoaren web-orrian). Dagokion epe eta moduan egiten ez badu, patentea iraungi egingo da, eta objektua jabari publikoa izatera pasako da.

Bestalde, patentea ustiatzeko betebeharra ere badu, bere kabuz edo berak baimendutako pertsona baten bidez, ustiapen-lizentzia batekin.

Titularrak aipatutako urteroko zenbateko horien gainean %50eko deskontua lortu ahal izango du, erabateko eskubidearen lizentziak eskaintzen baditu OEPM Bulegora idatziz zuzenduta.

Asmakizun berriak patentatu ahal izango dira, baldin eta asmatze jarduera badakarte eta industrian aplika badaitezke.

Asmakizunak izaera teknikoa izan behar du, hau da, arazo tekniko bati irtenbidea eman behar dio.

Gainera, praktikan, asmakizuna arlo horretan aditua den pertsona batek aplikatu ahal izan behar du. Horretarako, asmakizuna behar bezain argi eta modu osoan deskribatu behar da eskaeran.

Asmakizun bat izan daiteke produktu bat (substantzia edo konposizioa), aparatu bat (gailua edo sistema), prozedura bat (metodoa) edo erabilera bat (aplikazioa), betiere patentatu ahal izateko betekizunak betetzen baditu.

Patentearen Eskaera Aztertzeko Jarraibideetan, OEPM Bulegoaren web-orrian eskuragarri daudenak, Asmakizunak atalean, patentatu ahal izateko betekizunekin eta salbuespenekin lotutako informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu.