ZER DIRA MERKATARITZA IZENAK?


Merkataritza izena enpresa bat merkataritza trafikoan identifikatzeko edozein zeinu edo izendapen erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen duen titulua da. Merkataritza izenak, industria jabetzako titulu gisa, Merkataritza Erroldetan inskribatutako sozietateen izenekiko independenteak dira.

Ikusi Markei buruzko 17/2001 legea, abenduaren 7koa

Zeinu Bereizgarriek ematen duten babesa hamar urtekoa da, eskaera egin deneko datatik hasita, eta epemugarik gabe berritu daitezke. Zeinu Bereizgarriak indarrean mantentzeko, tasak ordaindu behar dira (prozedura iragankorreko markek erregimen desberdina dute, aparte kontsultatu beharrekoa).