Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónDomeinuen izenak baimendutako Agente Erregistratzaileen bitartez eska daitezke. Horretarako, sartu aukeratutako Agente Erregistratzailearen webgunean eta eskatu zure domeinuaren izena, erregistratzeko behar diren datuak emanez.
Agente Erregistratzaileek abantaila gehiago eskaintzen dituzte. Izan ere, erregistroa kudeatzen eta domeinuaren izena berritzen laguntzeaz gain, zure domeinuaren erabilera optimizatzen eta ustiatzen lagunduko dizute.
Zure domeinuaren izena zuzenean ESNICekin erregistra dezakezu. Horretarako, inprimakian sartu eta erregistratzeko behar diren datuak idatzi behar dituzu. ".es", ".com.es", ".nom.es" eta ".org.es" adierazgarria duten domeinuak eskatu badituzu, automatikoki esleituko zaizu domeinua hura ordaindu ondoren.
".gob.es" eta ".edu.es" domeinuak eskatuz gero, aldez aurretik egiaztatu behar dira. Horiek esleitzeko batez besteko epea 24 ordukoa da.
Zure domeinuaren izena erregistratzeko kontuan izan behar dituzun datuak ondorengoak dira:
Datu hauek guztiak, jakinarazpenetarako erabiliko den posta elektronikoko helbidea barne, ezinbestekoak dira. Bestelako datuak ere badaude (DNS zerbitzariak, gai teknikoetarako edo fakturazioa egiteko kontaktatzeko pertsonak). Egoki iruditzen bazaizu, ESNICi eman ahal dizkiozu.