Zer da merkataritza izena eta zertarako balio du?


Merkataritzako izena enpresa bat merkataritza arloan identifikatzen duen zeinu edo izena da eta jarduera berdinak edo antzekoak burutzen dituzten beste enpresetatik desberdintzeko erabiltzen da.

Merkataritza izenaren bitartez, beraz, produktuak merkaturatzen edo zerbitzuak ematen dituen enpresa bereizten da. Markak, aldiz, fabrikatzen, merkaturatzen edo ematen dituen produktu edo zerbitzuak bereizten ditu.

Horrela, galtzak egiten dituen batek fabrikatzaile gisa burutzen dituen enpresa-jardueretan erabiltzen duen izen berbera erregistratuko luke merkataritza izen gisa, hornitzaileekin dituen harremanetarako, bezeroekin erabiltzeko eta abar.

Galtza horiek merkatuan duten zeinua edo izena produktuaren marka izango da.

Aurreko legealdian zeinu bereizgarri gisa erregistratu zitekeen saltokiaren errotulua, eta hori izaten zen negozio-lokalaren izena edo zeinua. Indarreko marken Legeak ez du onartzen zeinu bereizgarria delakoa, marka edo merkataritzako izen baten jabea zeinu hauek erabiltzeko gai delako bere saltokiaren fatxadan eta ondorioz zeinu bereizgarria bere horretan egotea ez da beharrezkoa.