Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónNizako Sailkapena produktuen eta zerbitzuen sailkapena da, fabrikako edo merkataritzako markak eta zerbitzuetako markak erregistratzeko. Eskaera egitean, Espainiako eskatzaileak zein motako edo motetako marka eskatzen duen zehaztu behar du.
Nizako Sailkapena OMPIk administratutako itun aldeaniztun batean oinarritzen da, Nizako Adostasuna izenez ezagutzen dena. Markak Erregistratzeko Produktuen eta Zerbitzuen Nazioarteko Sailkapenari buruzkoa da, eta 1957an hitzartu zen. Sailkapen horri Nizako Sailkapena deritzo. Nizako Adostasuna Jabetza Industriala Babesteko Parisko Hitzarmeneko kide diren Estatuentzat da.
Bulego nazionalek Nizako Sailkapena erabiltzean, eskaerak sailkapen sistema bakar bati erreferentzia eginez aurkez daitezke. Hala, eskaerak prestatzea askoz errazagoa da, marka jakin bat duten produktu eta zerbitzuak modu berean sailkatuta egongo baitira sailkapen hori erabiltzen duten herrialde guztietan. Gainera, Nizako Sailkapena hainbat hizkuntzatan dagoenez, eskatzaileek askoz lan gutxiago dute produktuen eta zerbitzuen zerrenda markaren jatorrizko hizkuntza ez den beste batean aurkezterako orduan.
A enero de 2019 eran Partes Contratantes 85 Estados. Horiek guztiek Nizako Sailkapena erabiltzen dute markak erregistratzeko. Gainera, 90 herrialdetako marka-bulegoek, hiru erakundek eta OMPIko Nazioarteko Bulegoak ere Nizako Sailkapena erabiltzen dute.
Nizako Sailkapenean mota ezberdinen zerrenda bat dago, azalpen-oharrekin eta bi zerrendekin, bata produktuena eta bestea zerbitzuena, produktu edo zerbitzu bakoitza zein motakoa den azalduz. Motaren goiburuan produktu edo zerbitzu bakoitzaren ezaugarri orokorrak azaltzen dira. Guztira, 34 produktu-mota eta hamaika zerbitzu-mota daude. Beharrezkoa den kasuetan, ohar bereziak daude, mota bakoitzean sartzen diren produktu- edo zerbitzu-motak xehetasun handiagoz deskribatzeko. Alfabeto-zerrendan alfabetikoki ageri dira produktuak eta zerbitzuak. Guztira, 10.000 produktu sorta inguru eta 1000 zerbitzu sorta inguru ditu.
Nizako Sailkapena eguneratuta izateko, etengabe aztertzen da, eta bost urtean behin edizio berriak argitaratzen dira. Oraingoa (hamaikagarrena) 2017ko urtarrilaren 1etik dago indarrean. Nizako Adostasunean antolatutako Adituen Batzorde bat arduratzen da Sailkapena aztertzeaz. Adostasunaren kide diren Estatu guztiak Adituen Batzordeko kide dira.