OEPMren karaktere estandarrak


Abenduaren 7ko Marken 17/2001 Legea betearazteko Araudia onesten duen uztailaren 12ko 687/2002 Errege Dekretuaren 2.1. artikuluak (167. BOE, uztailaren 13koa) ondorengo hau ezartzen du:

"Marka edo merkataritza izena eskatu duenak irudi grafiko, soinu, forma edo kolore zehatzik eskatu nahi ez badu, eskaeran idatzi normala egingo da, maiuskulak, zifrak eta puntuazio-zeinuak erabiliz, mekanografiatuta edo egokiak diren bestelako moduak erabiliz. Kasu horretan, eskatzaileak eskaeran aitorpen hori egin beharko du, eta marka Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak erabiltzen dituen karaktere estandarrak erabiliz argitaratu eta erregistratu egingo da".

Arestian aipatutako legeak ezartzen duena betez, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak marka-mota hauek argitaratzeko eta erregistratzeko erabiliko dituen karaktere estandarrak zein diren jakinaraziko zaie interesdunei:

  • LETRAK (beti maiuskulaz)

    A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z

  • ZENBAKIAK

    0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

  • BESTE KARAKTERE BATZUK

    . , ; : - ( ) / @ " ! ¡ ? ¿ Ç * + ‘ > < % & $ # [ ] _ =

Karaktere hauek Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak erreproduzitu ahal izango ditu ohiz erabiltzen diren letra motak erabiliz, hala nola, Arial, Times New Roman, Courier eta bestelakoak, eta ohiko neurriak erabiliz, 10-16 puntu bitartean.