Marka edo merkataritza izena eskatu aurretik
- Aurretik izena emanda ez duzula ziurtatzea komeni da, behar ez diren gastu eta izapideak saihesteko. Horretarako, izenaz ari bagara, Erakunde honen web-orrialdeko Zeinu Bereizgarrien Kontsulta atalean egiazta dezakezu, dagokion bilaketa eginez. Bilaketaren emaitza aurretik erregistratuta zegoen izen berdina bada eta produktu berdinak edo berdintsuak izendatzeko izen hori erabili nahi baduzu, aurreko jabeak uko eginez gero zure eskaerak ezezkoa jaso dezake.
- Zeinu berdina aurkituko ez bazenu, fonetikoki antzekoak diren lehenagoko eskaeren edo eskubideen bilaketa egitea gomendatzen dizugu (INFORMAZIO GEHIAGO: 902 157 530 / 910 780 780; helbide elektronikoa:informacion@oepm.es). Izan ere, Zeinu Bereizgarrien Kontsultan ez dira bilaketa-mota horretako bilaketak egiten, eta antzeko zeinuen lehenagoko jabeek ere uko egin diezaiokete zure eskaerari.Zerbitzu hau Bulegoak eskaintzen du, aldez aurretik tasa bat ordainduta.
Suscripción a información