Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónDatu pertsonalekin erlazionatutako erreklamazio bat egin nahi dut. Nola jar naiteke harremanetan OEPMrekin?
Mezu elektroniko bat bidaltzea da onena, protecciondedatos@oepm.es helbidera.
Niri buruzko zer datu argitaratuko dira marka, patente edo jabetza industrialeko beste edozein titulu erregistratzeko eskaera bat aurkezten dudanean?
Erregistroko datuak argitaratuko dira: eskatzailearen izen-abizenak (pertsona fisikoa bada) edo sozietatearen izena (pertsona juridikoa bada), eta inprimakian adierazi duen helbidea.
Ordezkari bidez badihardu, haren datuak ere argitaratuko dira.
Patenteen kasuan, titularraren nazionalitatea eta asmatzailearen izena ere argitaratzen dira.
Jabetza industrialari buruzko araudia betez argitaratuko dira datu horiek.
Noiz argitaratzen dira?
Eskaera argitaratzen den une berean; hau da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean eskaerari publizitatea emateko administrazio-egintzan. Asmakizunen kasuan, liburuxka argitaratzen izaten da.
Non argitaratzen dira nire datuak?
Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean, erregistroen datu-baseetan (CEO), Invenes-en eta, asmakizunen kasuan, dagozkien liburuxketan.
Nazioarteko beste erakunde batzuk: Jabetza Industrialaren Munduko Erakundeak (OMPI), Patenteen Europako Bulegoak (OEP) eta Europar Batasunaren Jabetza Intelektualeko Bulegoak (EUIPO) informazio-zerbitzuak dituzte, eta haietan argitaratzen dira bulego nazionalek jaulkitako tituluen erregistroko datuak.
Argitaratzen al da nire helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia?
Ez. Datu horiek harremanetarako datuak dira, eta, erregistroko datuak ez bezala, izapideez arduratzen diren langileek soilik erabiltzeko biltzen dira, behar diren izapideak egitean jakinarazpenak bidaltzeko edo zurekin harremanetan jartzeko.
Batzuetan, kalitate-inkestak egiteko ere erabiltzen da helbide elektronikoa, administrazio publikoaren kalitatea hobetze aldera.
Marka bat eskatu du, eta profesionalen gutunak jasotzen hasi naiz, beren zerbitzuak eskainiz. Nola dakite eskaera aurkeztu dudala eta non aurkitu dituzte nire datuak?
Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialak egunero argitaratzen ditu OEPMren ebazpenak; besteak beste, eskaerak argitaratzearekin erlazionatutakoak. Haietan, erregistroko datuak agertzen dira; pertsona fisikoen kasuan, izena eta posta-helbidea dira.
Alda ditzaket nire markari buruz argitaratzen diren datu pertsonalak?
Eskaerak tramitatzean, badago datuak aldatzeko aukera. Eskaera aurkeztu ondoren eskatzaileak datuak aldatu nahi izanez gero, inprimaki batean adierazi behar du izena eta helbidea aldatu nahi dituela, dagokion tasa ordaindu ondoren.
Zeinu bereizgarriak zuzendu nahi direnean, zeinuaren funtsa aldatzen ez bada zuzendu ahal izango da, ezta produktu eta zerbitzuen zerrenda handitzen edo aldatzen ez bada ere. Inprimaki horien kodeak 4005, 4005bis eta 4012 dira.
Ez dut nahi helbide pertsonala argitaratzea. Zer egin dezaket eskaera aurkeztean? Eta eskaera aurkeztu ondoren?
Eskaera aurkeztean, ordezkari baten posta-helbidea jar dezakezu, helbide profesionalean jaso ditzazun jakinarazpenak. Eskaera aurkeztu bada edo erregistroan bazaude eta datu pertsonalak aldatu nahi badituzu, tramite espezifiko bat egin behar duzu: aurreko galderan azaldutakoaren moduko inprimaki bat bete.
Eskaerarekin batera doazen dokumentuak ere publiko egingo dira?
Zeinu bereizgarriei buruzko araudian, hauek bereizten dira: