Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónEuropako Patenteen Bulegoak (EPO) tramitatzen duen patentea, Europako Patentearen Itunaren arabera.
Europako patentearen sistemak babesa ematen du patentearen eskaera bakar baten bidez, nahiago den Ituneko herrialde kideetan(38 herrialde 2017an).
Europako patentea herrialde bati eman ondoren, herrialde horretako legediaren pean dagoen patente batek dituen eragin berdinak ditu.
Sistema europar honen abantaila ondokoa da: Europan asmakuntzaren babesa errazagoa eta merkeagoa da.
Patentearen eskaera Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoan aurkez daiteke (www.oepm.es) edo Komunitate Autonomoetan (Jabetza Industrialeko Eskualde Zentroak). Aurkezpena paperean edo bide telematikoz egin daiteke.
Europako patentearen eskaera gaztelaniaz aurkez badaiteke ere, Ituneko hizkuntza ofizialetako batez egin behar da itzulpena (ingelesa, frantsesa edo alemana) prozedura jarraitzeko.
Informazio gehiago: Patenteen Europako Bulegoa.