Forma sorkuntzen babes juridikorako, PMEBk ematen ditu Industria Asmakuntzak
ZER DA PATENTE BAT?
- Patentea patentaturiko asmakuntza esklusiboki ustiatzeko eskubidea bermatzen duen titulua da, besteei titularraren baimenik gabe fabrikatzea, saltzea edo erabilpena debekatuz. Ordainean, Patentea publikoaren esku jartzen da, guztiek ezagutu dezaten.
- Patenteak ematen duen eskubidea ez da berez patentearen objektua fabrikatzeko, merkaturatzeko eta erabiltzekoa, titularrak beti daukan eta erabili dezakeen eskubidea baita; aitzitik eta, batez ere, "besteak produktu patentatua fabrikatzetik, erabiltzetik edo merkaturatzetik aldentzeko" eskubidea ematen du.
- Patentea dagokieke prozedura berriari, aparailu berriari, produktu berriari edo hauen hobekuntzari.
- Patentearen iraupena 20 urtekoa da, eskaera egin zeneko datatik hasita. Indarrean mantentzeko beharrezkoa da urteko tasak ordaintzea, eman zen datatik.
- Ikus 2015/24ko Legea, uztaila 24koa, Patenteei buruzkoa
ZER DA ERABILERA MODELOA?
- Erabilera Modeloak, Patenteek babesten dituztenak baino, maila gutxiagoko asmakuntzak babesten ditu, adibidez objektu bati konfigurazio edo egitura bat ematea, hortik nolabaiteko erabilgarritasuna edo abantaila praktikoa lortuz.
- Erabilera Modeloak babesten duen aparailua, tresna edo lanabesaren ezaugarria "erabilgarritasuna" edo "praktikotasuna" da, ez da "estetika", industria diseinuan gertatzen den bezala.
- Erabilera Modeloaren babesaren alkantzua Patenteak ematen duenaren antzekoa da.
- Erabilera Modeloaren iraupena hamar urtekoa da, eskaera egiten denetik. Eskubidea mantentzeko urteko tasak ordaindu behar dira.
- Ikus 2015/24ko Legea, uztaila 24koa, Patenteei buruzkoa