Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más información
Jabetza industrialari esker, eskubide esklusibo batzuk lortzen dira sorkuntza ez-material zehatz batzuen gainean. Horrela, benetako jabetza-eskubideak izango balira bezala babesten dira sorkuntza horiek.
Espainian, jabetza industrialaren gaineko eskubide-mota desberdinak daude:
- Diseinu industrialak: produktuen kanpoko itxura babesten dute.
- Markak eta izen komertzialak (Zeinu bereizgarriak): konbinazio grafikoak eta/edo izendatzaileak babesten dituzte, merkatuan produktu edo zerbitzu jakin batzuk beste eragile ekonomiko batzuek eskaintzen dituztenekiko desberdindu ahal izateko.
- Patenteak eta eredu erabilgarriak: helburu industrialekin erreproduzi edo errepika daitezkeen produktu eta prozeduren inguruko asmakizunak babesten dituzte.
- Erdieroaleen topografiak: zirkuitu integratu bat osatzen duten geruza eta elementuen trazadura (eskema) babesten dute, baita hiru dimentsioko antolamendua eta interkonexioak ere; hau da, azken finean, bere «topografia» den hori babesten dute.
Eskubide horietako bakoitzari berariazko araudia aplikatzen zaio. Oinarrizko testuak ondoko hauek dira:
- Patenteak eta ereduak. 24/2015 Legea, utzaila 24koa, asmakizun-patenteei eta eredu erabilgarriei buruzkoa.
- Zeinu bereizgarriak. 17/2001 Legea, abenduaren 7koa, markei buruzkoa.
- Diseinu Industrialak. 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, diseinu industrialaren babes juridikoari buruzkoa.
- Erdieroaleen topografiak. 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, produktu erdieroaleen topografien babes juridikoari buruzkoa.
Jabetza industrialaren eskubideek aukera ematen dute nork eta nola erabil ditzakeen erabakitzeko.
Eskumena duen erakundeak aitortzen ditu eskubide horiek (Espainian, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak), prozedura baten bitartez. Eskubide horien babesa Espainia osora zabaltzen da.