Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónPatenteetarako zein erabilera modeloetarako asmakizunak berriak izatea, sormen jarduera tartean izatea eta industrian aplikazioa izatea nahitaez bete beharreko baldintzak dira.
Erabilera modeloen kasuan, patenteek dituztenen antzekoak dira betekizun hauek, hau da, berritasuna eta sormen jarduera, nahiz eta ez diren hain modu zorrotzean aplikatzen. Gainera erabilera modeloak beti objektuak izango dira (musika-tresnak, erremintak, aparatuak, gailuak), haien konfigurazioa, egitura edo osaketa dela eta, abantaila nabaria dakartenak bere erabilera edo fabrikaziorako.
Hori dela eta, prozedura asmakizunak, produktu kimikoak, elikagaiak edo materia biologikoa duten asmakizunak ezin dira erabilera modelo gisa babestu.
2017ko apirilaren 1etik aurrera, Patenteei buruzko uztailaren 24ko 24/2015 Lege Berria indarrean sartuta, prozedurei dagozkien asmakizunak soilik geratuko dira erabilera modelo bidezko babesetik aparte, eta baita materia biologikoei eta substantzia eta osaera farmazeutikoei dagozkienak ere.