Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Nola lor daiteke Espainiarako balio duen patente bat?

Espainian balioa izango duen patente bat lortzeko, hiru bide erabil daitezke:

- Bide nazionala. Eskaera 1986ko martxoaren 20ko Patenteei buruzko Espainiako Legean ezarritako baldintzen arabera egiten da.

- Europako bidea: Espainia Patenteen Europako Hitzarmenaren kide da 1986tik. Horrek patente nazional multzoa izateko aukera ematen du Patenteen Europako Bulegoan (EPO) eskaera bakarra aurkeztuta.

- Nazioarteko bidea edo PCT: 1989tik Espainia Patente Gaietarako Lankidetza Ituneko (PCT) kide da. Sistema horrek, eskaera bakarraren bidez, asmakizun baten babesa eskatzeko aukera ematen du Ituna sinatu duten estatu bakoitzean (148 2015ean). Ez da patenteak lagatzeko prozedura, eta ez ditu lagapen nazionalak ordezkatzen, nazioarteko babesaren izapidea bateratzen duen prozedura da.

< Itzuli emaitzen zerrendara