Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Nola neurtzen da patentearen balioa?

Enpresa helburuetarako patenteen tasazio metodoak bi taldetan bereiz daitezke: kuantitaboak eta kualitatiboak. Patenteen edo patente-zorroen balorazio-metodo kuantitatiboen bidez, patentearen moneta-balioa kalkulatu ohi da. Oinarrizko hiru kategoriatan banatzen dira:

1. Kostuaren metodoa: Kostuaren teorian, antzeko asmakizun bat enpresa barruan edo kanpoan egin eta patentatzearen kostuak hartzen dira kontuan. Kontabilitateko liburuak kudeatzeko erabili ohi den metodoa da.

2. Merkatuaren metodoa: Merkatua oinarrian duten metodoek berriki egindako antzeko eragiketetan ordaindu diren prezioen arteko aldeak hartzen dituzte kontuan patenteen balorazioa egiteko. Metodo horiek erabiltzeko, merkatu aktibo bat, elkarren mende dauden bi alderen arteko jabetza industrialaren truke konparagarria eta eragiketaren prezioari buruzko behar adina informazio behar dira.

3. Diru-sarreren metodoa: Diru-sarreretan oinarrituriko metodoek patentearen balizko diru-sarrerak neurtzen dituzte; alegia, patentearen egungo balioa zehazten da etorkizuneko diru-sarreren estimazioak (interesak kenduta) kontuan izanda.

Hiru metodoek alde onak eta txarrak dituztenez, kasuan-kasuan erabaki behar da zein den egokiena. Hortaz, beti da komenigarria aholkularitza legala eta profesionala eskura izatea. Hona hemen hiru metodoen alde on eta txarrei buruzko ikuspegi orokorra:

 

Abantailak

Eragozpenak

Kostuaren metodoa

patentea sozietatearen liburuetan ageri denez, errekonozimendu handiagoa izango du.

- Patentearen balioaren adierazle erabilgarria da etorkizuneko etekinak bistakoak ez diren patenteen kasuan.

- Patenteak garatzeko kostuen eta etorkizuneko diru-sarreren arteko korrelazio zuzenik ez dago.

- Patenteek etorkizunean eragingo dituzten diru-sarrerak ez dira kontuan hartzen.

- Kostuen metodoak gehiegizko gastua eragin dezake.

Merkatuaren metodoa

- Tasazio metodo nahiko erraza da.

- Beste metodo batzuen baliozkotasuna egiaztatzeko lagungarria da.

- Jabetza industrialeko merkatu formaletan baino ezin da erabili.

- Prezioei buruzko informazio esanguratsua, oro har, ez da publikoa izaten.

- Jabetza industrialaren berezitasunek edozein alderaketa zailtzen dute.

Diru-sarreren metodoa

- Erraz samarra da.

- Baliteke behar diren datuak sozietatearen urteko kontuetan eta merkatuari buruzko informazioan egotea; eskudiru-fluxua hauteman edo aurreikusi ahal izateko aukera dago.

- Ziurtasunik gabeko metodoa izan daiteke eta hipotesi subjektiboen mendekoa.

- Ziurtasunik gabeko eta urruneko esku-diru fluxuak kalkulatu behar dira, baita deskontua ere.

Tasazioa egiteko ikuspegia hartzailearen arabera aldatu behar da (adibidez; balizko inbertsoreak, barne kudeatzaileak, eta abar).

Sozietate gehienek diru-sarreren metodoa lehenesten dute.

< Itzuli emaitzen zerrendara