Este sitio web utiliza cookies propias para ofrecer un mejor servicio. Si continúa navegando consideramos que acepta su uso. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.
OK | Más informaciónErregistratutako marrazki edo modelo komunitarioak, hura Europar Batasuneko Estatu kide guztietan erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari, eta hirugarrenek titularraren baimenik gabe erabiltzea debekatzen du.
Etorkizunean Europar Batasuna zabalduz gero, erregistratutako edo eskatutako marrazki edo modelo komunitario ororen baliozkotasuna automatikoki Europar Batasunaren lurralde zabalago berrira hedatuko da, eskaerarik aurkeztu beharrik eta inolako tasarik ordaindu beharrik gabe.
Eskaerak zuzenean EUIPO Bulegoan aurkez daitezke (bertara joanda edo e-filing lineako zerbitzua erabiliz), edo baita jabetza industrialeko bulego nazionaletako batean ere.
Batasuneko marrazkia/modeloa erregistratzearen kostua 350 eurokoa da. Aplikatzen diren tasak erregistratu, argitaratu eta geroratzeari dagozkionak dira eta eskaeran barneratutako marrazki- edo modelo-kopuruaren arabera aldatzen dira. Diseinu bakarrerako gutxieneko tasa 350 €-koa izango litzateke.
Erregistratutako Diseinu Komunitarioa, hasiera batean, bost urteko epean babestuta geratzen da. Epe hori bost urtetik bost urtera berri daiteke, gehienez ere 25 urtera arte, eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita.
Sistema honi buruzko informazio zehatza lor daiteke https://euipo.europa.eu/ohimportal/es/ web-orrian.