Galdera ohikoenak

Ohiko galderen bilatzailea

< Itzuli emaitzen zerrendara

Bilaketaren emaitzak

Gutun bat jaso dut eta enpresa batek adierazi dit nire marka, marka babestuen erregistroan barne hartzeko ordainketa bat egin behar dudala. Egia al da hori?

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hainbat kontsulta jaso ditu marka-titular edo -eskatzaileen aldetik, marka Babestutako Marken Erregistro edo Argitalpenetan sartzeko ordainketak eskatzen dituzten sozietate jakin batzuen ordainketa-idazki/gutunaren inguruan, izan ere, jakinarazpen horren hartzaileek gutun horrek OEPMrekin zerikusia duela ulertzen baitute, beren marka erregistratzeko, berritzeko edo argitaratzeko tasaren ordainketaren bati lotuz.

Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak hau jakinarazten du:

- Espainian markak babesteko eta erregistratzeko eskumena duen erakundea Patenteen eta Marken Espainiako bulegoa (OEPM) dela.

- Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren jakinarazpen oro erakundearen ezkutuarekin, atxikitako Ministerio Departamentuaren izenarekin (Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren) eta OEPMren logoarekin eta izendapen ofizialarekin behar bezala identifikatutako agiri bidez egiten dela beti.

- Ez dagoela inolako loturarik Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoaren eta sozietate horien artean, eta, beraz, elkarte horiei eginiko ordainketek ez dutela inolako ondoriorik izango OEPMren aurrean, eta ez duela, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoko erregistroaren arabera ematen den babesari dagokionez, inolako babesik edo gehigarririk ekarriko.

- Interesdunek, inolako ordainketarik egin aurretik, arretaz aztertu behar dituzte horrela jasotako agiriak, beren interesekoak diren produktuak eta zerbitzuak kontratatzen dituztela ziurtatzeko.

< Itzuli emaitzen zerrendara