Patente eta Erabilgarritasun-ereduakque


 

Ekonomia globalean, asmakizun bera herrialde batean baino gehiagotan babesteko, enpresek patente bana lortu behar izaten dute herrialde bakoitzean, gero eta gehiago.

ELGAren datuek adierazle gisa erabiltzen dute eskualdeko edo estatuko beste bulego batzuek babesa lehentasunez emateko egiten diren eskaeren ehunekoa (ikus grafikoa). Datuon arabera, Espainiako enpresek gero eta gehiago babesten dituzte beren asmakizunak nazioartean, PCT babes prozedura eta Europako patentea (EPO) erabiliz gehienbat.

Herrialdeka egindako analisi batek dio Txinan, Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian babesten dituztela asmakizunak espainiar enpresek.Antzeko joera sumatzen da, gainera, Espainia inguruko herrialdeetan ere.

Nazioartekotzea

Nola lor dezakezu zure asmakizuna Espainiatik kanpo modu eraginkorrean babestea?  

Espainiatik kanpo asmakizun bat babesteko, bada aukera bat baino gehiago, eta eskatzaileak ikusi beharko du zein aukera komeni zaion. Hona kontuan hartu beharreko irizpideak:babesa non lortu nahi duen, izapideak zein hizkuntzatan egin nahi dituen, zenbateko kostua ordaintzeko prest dagoen edota patentea noiz lortu nahi duen.

Nazioarteko babes sistemetan errazago sartzeko, OEPMk diruz laguntzen du atzerrian patenteak lortzea, urteroko laguntza programei esker.Informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez hemen:

Laguntzak

Nazioarteko patenteak lortzeko, badira zenbait aukera:

 

1. PCT bidea

Sistema horren bitartez, izapidea une horretan bertan egin daiteke, eskaera bakarra eginda, 148 herrialde (http://www.wipo.int/pct/en/).

Espainiar eskatzaileek abantaila handia dute; izan ere, Bilaketen eta Nazioarteko Atariko Azterketen Nazioarteko Administrazioa da OEPM, eta PCTko izapide guzti-guztiak egiteko aukera ematen du, fase nazionalean sartu arte (30. hilabetea lehentasunezko datatik kontatzen hasita), gaztelaniaz, eta oso modu errazean.

Eskaera elektronikoa (on line) ere egin daiteke, eta PDF edo XML formatuetan aurkez daitezke deskripzio fitxategiak, aldarrikapenak eta irudiak, PCT-Safe Editor- programa erabiliz.Formaren arabera, deskontuak egiten ditugu aurkezpen tasetan. Horregatik guztiagatik, OEPMk sistema elektronikoa erabiltzea gomendatzen du.

Garrantzitsua da adieraztea Latinoamerikako herrialde batzuei, OEPMk nabarmen deskontuak eskaintzen ditu PCTren prozedura tasetan.

Informazio gehiago

 

2. Europako bidea

Patentea modu horretan lortuz gero, patente horrek Europako 38 herrialdetan izango du balioa (2011ko maiatzean zeuden kideak).

Halako eskaerak gaztelaniaz egin daitezke; hala eginez gero, % 20ko deskontua izango duzu aurkezpen tasan (on line edo paper modalitate guztietan), eta % 20ko deskontua, berriz, azterketa tasan (Europako Patenteen Hitzarmeneko 6.3. Araua). Hizkuntza ofizialetako batera itzuli behar dira eskaera horiek, bi hilabeteko epean.

EuroPCT eskaeretan, hau da, Europako eskualdeen fasean sartuak diren PCT nazioarteko eskaeretan, OEPMk nazioarteko bilaketen txostena egin ondoren, Europako bilaketen txosten osagarriaren tasa 900 euro merkeagoa izango da; alegia, % 80tik gorako deskontua izango da.

Informazio gehiago 

 

3. Patent Prosecution Highway (PPH)

Nazioartekotzea bultzatzeko, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (OEPM) nazioartean Patent Prosecution Highway (PPH) izenarekin ezagunak diren zenbait akordio sinatu ditu. Horiei esker, OEPMren eskatzaileak PPH programan parte hartzen duen beste bulego batean azkar bideratzeko eska dezake, zenbait baldintzat betetzen baditu. Akordio horiei esker, bulegoek informazioa partekatuko dute elkarren artean, ahalegin bera bi aldiz egitea saihestuko dute, eta patenteak emateko prozedurak azkartu egingo dira. Azken batean, patenteak eskatzen dituztenek zerbitzu hobea jasoko dute.

Aurreko bi aldeko akordioez gain, PPHren sarea sinplifikatzeko helburuarekin, OEPM PPH Global (GPPH) izeneko programa pilotu batean parte hartzen da. Horrez bidez, azterketa azkartua eska daiteke gaur egun programa horretan parte hartzen duten 20 bulegoetan.