Laguntzak


Zertan datza laguntza, eta zer-nolako laguntzak eska daitezke?

Jakin badakigunez, patenteak asmakizunaren gaineko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari, hogei urtez. Eskubide esklusibo hori benetako monopolioa da, eta garrantzi ekonomiko handia izaten du askotan. Monopolio horren balio ekonomikoa da, hain zuzen, patentearen titularrari produktu edo prozedura berria garatzeko egin duen inbertsioa amortizatzeko aukera ematen diona.

Dena den, patente bat lortzeko, gastu batzuk egin behar dira, batzuetan oso handiak; bereziki, babesa herrialde ugaritan lortu nahi izanez gero.

Karga finantzario hori arintzeko –patentea eskatu eta lehenengo urteetan astun samarra izaten baita–, herri-administrazioek ematen duten laguntza eta diru-laguntzaren bat eskura daiteke. Laguntza horietako gehienak sektore ekonomiko jakin bat sustatzeko programa zabalagoen parte izaten dira, edo eskualde jakin batean dauden enpresei nazioartekotzeko laguntzeko.

Webgune honetan daukazun informazioa orientagarria da, eta ez-loteslea. Dagokien erakundeek arduratu behar dute informazioa eguneratu eta berrikusteaz. Guk aldaketak jakinarazten dizkigutenean berrikusiko eta aldatuko ditugu datuak; beraz, ezin dugu eduki guztia zehatza eta egokia dela bermatu.