ZER DA BABESERAKO ZIURTAGIRI OSAGARRIA?


Babeserako Ziurtagiri Osagarria jabetza industrialeko titulua da eta bost urteko aldi batez luzatzen du, gehienera, patentea iraungi ondoren, produktu farmazeutiko edo fitosanitario batean dauden osagai aktibo bati (edo osagai aktibo konbinazio bati) patenteak emandako babesa.

Produktu farmazeutiko edo fitosanitarioek, merkatura atera aurretik, merkaturatze baimen bat lortu behar dute, zeinaren izapidetzeak murriztu egin dezakeen patenteak emandako babes denbora eraginkorra.Babeserako Ziurtagiri Osagarriak babes denbora eraginkorraren murrizketa hori konpentsatzea bilatzen du.

BZOk patenteak ematen dituen eskubide berberak bermatzen ditu eta, aldez aurretik oinarriko patente batek babestuak egonik, merkaturatze baimena edota patenteak emandako beste zeinahi erabilera babesten ditu produktu farmazeutiko edo fitosanitarioen kasuan, BZO hori indarrean dagoen bitartean.BZO patentea iraungitzen denean sartzen da indarrean.